Etxea

Indianoa Baita etxea, izenak dioen moduan, indiano batek eraiki zuen 1824ean. Herriko plazaren ondoan eraikia dago, monastegi zaharraren parean eta errota elikatzen duen errekatxoaren hertzean.

D. Juan Bautista de Etxenike Goienetxe indianoa, 1825ean hil zen, eta bere hilobia, monastegiko klaustroan dago. Bisitariek, bere hilarria, sarrera pareko aldean ikusi dezakete.

Etxe noble bat da, indiano estilokoa. Hiru solairu ditu, tailatutako izkin harri eta egurrekin, burdinezko barandak kobrearekin apainduak. Nafar Gobernuko, Príncipe de Viana istituzioak, 6-eko puntuazioa eman dio interes arkitektoniko mailan, eta interes historikoan berriz, 9-rekin puntuatu du.

XX. mende hasieratik, Indianoa Baitako familia Urdazubi eta Iruña arteko merkantzia garraiora dedikatu zen, mandoek bultzatutako karro batean egiten zuten garraioa eta aste bete behar izaten zuten bi puntu hauen arteko distantzia egiteko.

Lanbide honengatik, herritarrek, karreteroaren etxea deitzen zioten, deitura hau, gaur egun oraindik mantentzen da.

XX. mende erdian, hostalaritzara zuzendu zen familiako negozioa, ostatu eta jatetxe zerbitzuak eskainiz, baita logela zerbitzuak ere.

Aktibitate hau, ondorengo belaunaldiek gaur egun oraindik mantentzen dugu, eta ongi erakutsi ziguten bezala, gure bezeroen bisita ahalik eta erosoena eta atseginena izan dadin gogor lan egiten dugu.

 

TOP