Baldintza orokorrak

  1. Baliozkotasuna:
    Erreserba baliozkoa izanen da INDIANO BAITAK, bezeroak sinatutako alokairu fitxa eta adostutako aurrerakina jasotzen duenean..
  1. Iraupena:
    erreserba, alokairu fitxan agertzen den datetan bakarrik da baliozkoa, inolaz ere ezin da luzatu. Bezeroa alokairuko lehenengo eguneko arratsaldeko 6etan irits daiteke eta azken eguneko eguerdiko 12ak baino lehen utzi beharko du apartamentua.
  1. Fidantza edo bermea:
    sarrera egunean, INDIANO BAITAK, bezeroari, alokairuaren ordainaz gain, fidantza edo berme bat eska dakioke, gehienez ere, denboraldi altuko aste bateko alokairuaren berdina izan daitekeena. Fidantza edo bermea irteera egunean itzuliko zaio bezeroari, egonaldian zehar egindako gastu edo balizko matxuren kostua kenduz.
  1. Matxuren ordainketa:
    egonaldiak irauten duen bitartean gertatzen den edozein haustura, desagerpen edo matxura, bezeroak osoki ordaindu beharko du, kopuruak fidantza edo bermea gainditzen dituen kasuetan ere.
  1. Apartamentuaren garbitasuna:
    INDIANOA BAITAk apartamentua garbi alokatzeko konpromezua hartzen du, beharrezko gauza guztiekin (ura, argindarra, maindireak, eskuoihalak, garbiketarako produktuak…). Era berean, bezeroak, irteeran, apartamentua garbi, txukun eta egoera onean utzi beharko du (gailu eta elektrogailuak barne).
  1. Egiaztapena:
    apartamentuaren eta leku amankomunen bi egiaztapena eginen dira: bat bezeroa sartu baino lehen eta bestea ateratzekin.
  1. Portaera:
    bezeroak errespetuz eta gizalegez jokatzeko konpromezua hartu beharko du beste bezeroekiko, hala nola beste norbanakoekiko.
  1. Erabiltzaile kopurua:
    Erabiltzaile kopuruak alokairu fitxan agertzen den apartamentuaren kapazitatea gainditzen badu, INDIANO BAITAk kopuru hori gainditzen duten bezeroak onartzeko eskubidea bere gain izanen du, edo bere kasuan, alokairua bertan behera uzteko, bezeroak ezin izanen duelarik inolako kalteordainik erreklamatu. bi kasuetan alokairua bere osotasunean ordaindu beharko da.
  1. Animaliak:
    apartamentu barnean eta leku amankomunetan ez da animaliarik onartzen. Behar izanez gero, gure garajean utzi ahal izanen dira (lehenagotik adostuta).
  2. Baliogabetzeak:
    bezeroaren baliogabetze edo ezeztapen oro hartuaren errezibo batekin jakinarazi beharko da eskutitz zertifikatu baten bidez.
  • Fidantza edo bermea ez da itzuliko, apartamentua denbora tarte berean eta prezio berean ezin bada alokatu.
  • Fidantza edo bermea itzuliko da, apartamentua denbora tarte berean eta prezio berean alokatu ahal izan bada.

Baldintza hauek ez betetzeak INDIANO BAITAK alokairua bertan behera uztea ekar dezake, bezeroa inolako kalteordainik erreklamatzeko aukerarik gabe geldituko litzatekelarik, eta ezin izango luke ere alokairuaren zati edo osotasuna itzultzerik eskatu.

TOP