Bidexkak

Indianoa Baita ingurumenaren erakargarritasun handietako bat Urdazubiko inguruetan homologatutako bidexken sarea da.

Ongi markatutako bidexka hauetan, paseo bat eman ahal izango dugu esfortzu handirik gabe oinezkoentzat, mota guztien eskura baitira (ohitura gutti dutenek ere).

Gure izaera aberatsaren gozatzeko, zuzeneko harremana ahal izango dugu bidexka hauetan. Gure inguruko flora eta fauna ikusteko gai izango gara.

Bidexka aunitz badira gure mendietan, gal modukoan, baina bakar batzuk aukeratu ditugu txoko ontan proposatzeko. Hauek Urdazubiko natura eta paisaiak ederki ordezkatzen dituzte.

Ibilbide zirkularrak baditugu, Urdazubitik Urdazubiraino egiten dituztenak. Horien artean aipagarrienak huexek dira:

  • Azkar mendiaren inguruan. 2H30ko inguru eta 350 metroko desnibela duen itzulia da. Azkar mendi kaskotik Urdazubi eta Ugarana ibaiaren ibarra Donibane Lohitzun arte ikuspegi ederretaz goza ahal dugu. Urdazubiko monastegia defendatzen zuen gotorlekuko aztarnak ere ikusi ahal izango dugu ↓ Descargar track
  • Urdazubi – Otsondoko aldea. 3H00ko inguru eta 360 metroko desnibela duen itzulia da. Ibilbidearen zati bat Donajakueren bidea erabiltzen du. ↓ Descargar track
  • Urdazubi eta Zugarramurdi artean. 3H30ko inguru eta 250 metroko desnibela duen itzulia da. Gure mendi batzuk zeharkatzen ditu. ↓ Descargar track
  • Axularren txokoa. 2H00ko inguru eta 250 metroko desnibela duen itzulia da. Argaindoita mendiaren magalak zeharkatzen ditu, Pedro de Axular euskal idazle baserriko atetik eta ehun urtetik gorako haritz ikusgarri baten aurretik pasatzen da. Ibilbide hau berriki homologatua da, oraindik bere track-a ez dugu beraz.

Horrez gain, gure lurrak zeharkatzen dituzten ibilbide haundi batzuen zatiak egiteko aukera badugu. Hauxeek eskaintzen ahal dizuegu:

  • Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko lezeak lotzen duten bidea. 5H00 inguru eta 100 metro desnibela duen ibilbidea da. Xaretako hiru lezeak lotzen duen bidexka. ↓ Descargar track
  • Donajakue bideko 2en etapa. 5H00 inguru eta 290 metro desnibela duen ibilbidea da. ↓ Descargar track
  • Donajakue bideko 3en etapa. 3H00 inguru eta 490 metro desnibela duen ibilbidea da. ↓ Descargar track

Hemen zerrenda bat aurkezten dugu bertze ibilbide batzuekin auserteneentzat:

Loturak Track-ak
rutasnavarra
wikiloc

Fotos

TOP