Apartamentuak
Apartamentuak etxeari atxikitako eraikinean daude, lehenago zalditegi gisa erabili izan zen. Sarrera independientea dute.
Apartamentu bakoitza 4 plazatakoa da, nahiz eta bitan, ohe gehigarri bana gehitu daitekeen.
Apartamentuak bikote batentzat alokatzea posible da, denboraldi baxuan prezio berexia (galdetu).
Leku Amankomunak:
- » 100 m2 inguruko terraza. Bertan Urdazubiko lasaitasunaz gozatu ahal izanen duzue, baita egun beroetan ere, izan ere, arratsalde guztia itzalean egoten baita.
- » Garbigailuen gela, bi garbigailurekin, egonaldi luzeetarako bereziki aproposa, honez gain, plantxa eta bere mahaia ere badaude.
- » Estalitako barneko patioa, eguzkiaren printzak sartzen dira, beraz, arropa lehortzeko aproposa, eta horretarako prestatua.
Ez da animaliarik onartzen, garajean uzteko aukera dago (kontsultatu).
Egutegiak
1 apartamentua
2 apartamentua
3 apartamentua